Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Javier Rojo
Sábado, 24 de junio 2017, 23:02
Ernesto Prat Urzainkik argitara eman duen azken idazlana, 'Telleria eta gero, zer?' izenburua duen nobela, literatura beltzaren parametroen barruan koka daiteke arazo handirik gabe. Gertakarien hari nagusiak eraikuntzan gertatu den espekulazioarekin dauka lotura zuzena. Eta literatura beltzean ohikoa dena, ia genero horren topikoa izateraino ohikoa, hemen ere ikus dezakegu: itxurazko aberastasunaren atzean usteldura dago, eta aberastasunak ematen duen azal distiragarriak ez du kiratsa estaltzerik lortzen. Baina argumentuaren ardatz nagusi honen inguruan beste hainbat istorio txertatzen dira, aldez edo moldez erlazioren bat dutenak.
Ez dago nobela beltzik misterio bat argitu nahi duen ikertzailerik gabe. Eta kasu honetan Lurra izeneko neska izango da ikertzailea. Kasualitatez, neska honek legez kanpoko zabortegi batean hezur batzuk aurkitu ditu eta hezur horiek planteatzen dioten misterioaren atzetik jotzea erabaki du. Hemen agertzen zaigu gure artean argitaratzen diren nobela beltzetan ohikoa den beste ezaugarri bat. Ikertzailea ez da profesionala, afizionatua baizik. Hau da, ez da ikertzaile pribatua ezta segurtasun indarretan aritzen den pertsona bat ere, boterea irudikatu dezaketen bi multzo horiek beti mesfidantzaz begiratzen baitira euskal literaturan. Eta bi arrazoik azal dezakete mesfidantza hau: arrazoi historiko-politikoak, batetik (Euskal Herria den bezalakoa baita); baina, bestetik, generoak berak azal dezake (boterearekiko harremanak kutsa ditzake halako taldeak). Edonola ere, afizionatua izanda ere, Lurrak izugarrizko trebetasuna du ezkutuan dagoena argitzeko, eta eginkizunak bere ahalmenak gainditzen dituenean adiskideak izango ditu, beti laguntzeko prest.
Nobela beltza da idazlan hau, baina isiltzen ez diren oinarri politikoak ere baditu. Izan ere, eraikuntzaren inguruan dagoen ustelkeriak herria bera suntsitu ahal duela planteatzen denean, herria ez da Baztan, gertakariak hor kokatuta badaude ere, baizik-eta lurraldearekiko lotura afektibo sendoa duten pertsonen (herritarren) multzotik sortutako eraikuntza ideologikoa. Beren planteamenduan eraikinak altxatzea herriaren aurkako erasoa da-eta.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Favoritos de los suscriptores
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.