Borrar
Urgente Retrasos generalizados en Metro Bilbao
Hasier Etxebarria.
Hasier Etxeberria idazle eta kazetaria hil da

Hasier Etxeberria idazle eta kazetaria hil da

ETB-1en 'Sautrela' literatura saioa gidatu zuen eta zenbait eleberri sortu zituen

elcorreo.com

Miércoles, 29 de marzo 2017, 16:49

Hasier Etxeberria idazle eta kazetari elgoibartarra hil da asteazken honetan, eritasun baten ondorioz, 60 urte zituela. ETB1-en kazetaritza, euskara, artea, komunikazio eta gastronomia uztartu zituen, besteak beste, eta 1999an 'Sautrela' literatura saioa gidatzen hasi zen, joan den urtean minbiziak pantailatik aldendu zuen arte.

Idazle gisa, narrazioak ('Ipuin ezberdinak eta erregalokoak', 'Karramarroaren aztarnak' eta abar), eleberriak ('Arrainak ura baino', 'Eulien bazka' eta abar) eta antzerkia ('Antso erregea') idatzi zituen, baita 'Bost idazle Hasier Etxeberriarekin berbetan' liburua ere, non Bernardo Atxaga, Koldo Izagirre, Anjel Lertxundi, Ramon Saizarbitoria eta Joseba Sarrionandia elkarrizketatu baitzituen.

Azken urteetan, sare sozialetan ere aritu zen. 'Alua munduan' izeneko bloga sortu eta elikatu zuen, eta 'Zu Zeu' euskal plataforma digitalaren sortzaileetakoa izan zen.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Hasier Etxeberria idazle eta kazetaria hil da