Borrar
Enrique Ponce Donostiara itzuliko da.
Zezenak beherapenekin itzuliko dira Donostiara

Zezenak beherapenekin itzuliko dira Donostiara

%20eko deskontuak izango dituzte abuztuaren 13tik 16ra ospatuko den jaialdiaren sarrerek

i. c.

Viernes, 3 de julio 2015, 00:54

Zezenak itzuliko dira aurten Donostiara. Abuztuaren 13tik 16ra ospatuko den jaialdian bueltatuko da ikuskizuna Illunbera. Horretarako, Chopera enpresak hainbat ideia izan ditu. Alde batetik, 'torostiarrak' izendatu ditu zale gipuzkoarrak. Eta bestetik, interesgarriagoa agian, beherapen handiak iragarri ditu, %20koak hain zuzen. Donostiako Aste Nagusiaren programa aurkeztu zen asteazkenean, eta Enrique Ponce eta Morante de la Puebla, besteak beste, bertara hurbildu ziren.

"Zezenak hemen gelditzeko itzuli dira", adierazi zuen Pablo Chopera enpresariak. Eskaintza bereziak ere izango ditu. Adibidez, 25 urtetik beherakoentzat 500 sarrera eskainiko dira 10 euroan. Abuztuaren 13an, Enrique Ponce, Francisco Rivera eta José María Manzanares lehiatuko dira. Hurrengo egunean, El Juli eta Miguel Ángel Perera, besteak beste. 15ean, Morante, Sebastián Castiella eta Alejandro Talavante. Eta azken egunean, Antonio Ferrera, Diego Urdiales eta Paco Ureña.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Zezenak beherapenekin itzuliko dira Donostiara