Borrar
Gernikako Batzarretxea euskal arkitekturaren eraikin enblematikoarenetarikoa da.
Euskal eraikinak ulertzen

Euskal eraikinak ulertzen

'El Gusto Neoclásico' liburuak Euskadi eta Nafarroko arkitektura ondarea aztertzen du

Jokin Elizaran

Sábado, 11 de abril 2015, 00:18

Gure eraikinak ulertu eta inguruan daukagun arkitektura-ondareaz jabetu. Helburu horiek dauzka J. Cenicacelaya, Mariano J. Ruiz de Ael eta Í. Saloña irakasleek idatzi duten liburu berria. 'El Gusto Neoclásico: Arquitectura del País Vasco y Navarra', Donostiako Editorial Nereak argitaratua. "Gure herriek dituzten hainbat eraikin garrantzitsu aztertu ditugu eta hizkuntza sinple eta ulergarria erabiliz azaldu ditugu. Horrela jendeak inguratzen gaituena hobe ulertzeko", esan dute egileek. Batzutan, izan ere, eraikin handi hauek ikustezinak dirudite gaur egungo gizon eta emakumeentzat.

Euskadi eta Nafarroan XVIII. eta XIX. mendeetan egindako arkitekturaz hitz egiten du liburuak. 100 orritik gora dauzka, kolorean, argazki handiekin, baita plano esanguratsuen erreprodukzioekin ere. "Hemen garrantzi handia izan zuen mugimendu neoklasikoak. Berandu etorri zen, baina 200 urtetik gora iraun zuen. Hiriak zabaltzen ari zirela iritsi zen estiloa. Eta jendeak gustoz hartu zuen", azaldu dute irakasleek. Akaso, euskaldunen nortasun zorrotza dela eta, esan ohi da brometan. Sociedad Bascongada de Amigos del País-ek, gainera, marrazketa eskolak sortu zituen Bilbo, Gasteiz, Donostia, Soraluze eta Tolosan. Akademien bultzakada izan zuen, hortaz, mugimenduak.

Liburuan Noaineko akueduktoa, Iruñako Katedrala, Gasteizko Plaza Berria (eta Arkilloak), Mutrikuko Asunción eliza, Donostiako berreraiketa prozesua (1813ko sutearen ondorengoa), Atxuriko ospitala, Gernikako Batzarretxea, Arabako Batzarren jauregia eta Dimako hilerria aztertzen dira. Bibliografia eta ohar ugarirekin, gainera. Apaindura gutxiko egiturak guztiak, zorrotzak. Gehienak, eraikin zibilak. "Erlijioak arkitekturan garrantzia galdu zuen aro honetan. Edifizio ofizialak egiteko beharra zegoen gainera. Etxe partikular ugarik ere estilo neoklasikoa aukeratu zuen", aipatu dute liburua idatzi duten hiru irakasleek. Justo Antonio de Olaguíbel, Manuel Martín de Carrera, Agustín de Humarán, Pedro Manuel de Ugartemendia, Gabriel Benito de Orbegozo, Antonio de Echeverría, Martín Sarazibar arkitektoen hainbat obren analisiak ere datoz argitalpen berri honetan.

Gernikako Batzarretxea agertzen da azalean, Bizkaiko erakunderik gorenaren egoitza. Antonio de Echevarriak sortu zuen, hiri eta errekaren atzean eraikia, arraroa badirudi ere. "Horrela bakarrik egin zitekeen espazio ireki hau. Proiektuak bost blokeko konposizioa zeukan: itxura eliptikoa daukan batzar-tenplua, Birjinaren aldarea, portikoa, dokumentazio artxiboa eta armeria. Azken biak Gerrate Karlistaren ondorioz ez ziren eraiki". Eraikin geometrikoa, ornamentaziorik gabea. Neoklasikoa oso. "Madrilgo Pradoko Museoaren antza handia dauka", azaldu dute Cenicacelaya, Ruiz de Ael eta Saloñak.

Gasteizko diputazioko Jauregia ere "oso ikonikoa" dela aipatu dute liburuan. "Zentzu urbanoa dauka. Harresira begiratzen du. Saracíbarrek oxigenazio espazioa bilatzen zuen. Eta Gasteizko eremu honentzako eraikin eleganteena sortu zuen", dio Ruiz de Aelek. "Zorrotza, ekilibrioz betea eta arabar izaeraren erakusgarria".

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Euskal eraikinak ulertzen