Borrar
Directo Sigue la segunda etapa de la Itzulia entre Pamplona y Lodosa

3.000 gaztek parte hartu dute heziketa afektibo-sexualaren ikastaroetan

Antolatzaileen ustez, «heziketa sexuala koitoaz edo HIESAz hitz egitea edo preserbatiboak eskuratzea baino gehiago da»

s. c.

Viernes, 15 de enero 2016, 02:00

Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak heziketa afektibo-sexualari buruzko ikastaroen emaitzak jakitera eman ditu ostegun honetan, eta, horrela, hiriko ikastetxe publikoetako eta oinarrizko Lanbide Heziketako ikastetxeetako 3.000tik gora gaztek parte hartu dutela nabarmendu du.

Ikastaroen arduradunek adierazi dutenez, «heziketa sexuala koitoaz edo HIESAz hitz egitea edo preserbatiboak eskuratzea baino gehiago da». Orain arte gazteentzat baliagarriak ziren identifikazio ereduak familiak eta eskolak eskaintzen zituen, baina hori aldatzen ari da, eta orain teknologia berriak eta harremanetarako sareak dira eredu emaileak. «Horren ondorioz sortutako kontraesanek segurtasunik eza eta nahastea eragin eta gezurrezko errealitatera eraman ohi ditu eta, jakina, hori ez da ona ez hazkunderako, ez erantzukizunak hartzeko», azaldu dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo 3.000 gaztek parte hartu dute heziketa afektibo-sexualaren ikastaroetan