Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
i.agote
Miércoles, 3 de febrero 2016, 01:02
Araba marka sendotzea, lanbideen arteko eta enpresen arteko lankidetzaren alde egitea eta berrikuntzaren bidez kultura sustatzea dira Agoraren lehenengo topaketatik sortutako ekarpenetako batzuk. Izan ere, Arabako Foru Aldundiak abian jarri zuen elkarrizketarako eta parte hartzeko gune hau ekonomia, gizarte eta kultura arloko 300 eragilerekin baino gehiagorekin, Araban aurrerabidea izan dadin, lurraldea suspertzeko eta berrindartzeko. Ramiro González diputatu nagusiak gaur goizean agerraldia egin du Batzar Nagusietako Lehendakaritza batzordean Agora. Araba da erronka- El reto es Álava izeneko ekimenaren eta eman beharreko hurrengo urratsen berri emateko.
Gorarazi ondoren ekimen horrek legealdiaren hasieran Arabako ekonomia bultzatzeko mahai bat eratzeko hartu zen konpromisoan duela jatorria, Ramiro Gonzálezek onartu du gune horrek berehala izan zuela asmo handiagoa, parte-hartzea zabalagoa eta anitzagoa izatea nahi baitzen. Horretarako, lurraldeko hainbat eragilerengana hedatu zen ekimena, herritarrengan arretagunea jarrita, uste osoz bere hitzetan gizartea bera dela gure aurrerabidearen eragile nagusia.
Eta ikuspuntu horretatik sortu zen Agora, "lankidetzarako ekimen desberdin bat, lurraldeko ekonomia, gizarte eta kultura arloko hainbat eragile euren artean harremanetan jartzea lortu nahi duena. Egiteko era bat, lurraldeko lehiakortasunaren esanetara dauden jarduteko modu berrien eskaera argi gisa agertzen dena. Gure ekimenaren kasuan, horrelako izaera duen lankidetza kultura abian jartzea urrats ziurra da, lurralde lehiakortasunaren gobernantzarako eredu berriek iradokitzen duten ildoan kokatua, adierazi du diputatu nagusiak.
Foru gobernua Agora sortzera bultzatu duten arrazoiak aipatu ondoren, Ramiro Gonzálezek joan den urtarrilaren 21ean Artium museoan izandako gune horren lehen topaketaren balantzea egin du.
Guztira, 320 lagunek parte hartu zuten Arabako ekonomia, gizarte eta kultura arloko lehen topaketa honetan. Gure gizarteko eragile eredugarriek Arabaren alde elkarrekin lan egin nahi duten erakusgarria izan zen, ziurtatu du Ramiro Gonzálezek. Era berean, diputatu nagusiak eskertu egin zuen eragile guztien, dinamizatzaileen eta, bereziki, Eduardo Anituaren, Katixa Agirreren, Ainhoa Ciden eta Emilio Titosen parte hartzea lehenengo saio honetan laguntza emateagatik eta, bakoitzak bere arlotik, Arabako aurrerabide ekonomiko, sozial eta kulturalaz duten ikuspegia emateagatik: ikerketa osasunean, kultura eta sormena, gazteen ekintzailetza eta enpresa handien eginkizuna. Topaketa fisikoa izan zen, interakzio birtualekin sare sozialetan. Urtarrilaren 21ean beran, AGORA 1.500 lagunengana iritsi zen Facebooken bidez, eta twiterren 91.000 aldiz ikusi zen AGORA.
Bertaratuek 40 lan mahai baino gehiagotan izandako solasaldien lehenengo ondorioei dagokienez, Ramiro Gonzálezek ezagutzera eman ditu jada ekarpenetako batzuk. Lan mahai askotan Araba marka
indartzeko beharra aipatu zen, gure lurraldean dauden balioak ezagutzeko. Horrez gain, lurralde gisa ilusioa berreskuratzeaz ere hitz egin zen; benetako kapital gisa pertsonengan inbertitzeaz. Era berean, lanbideen arteko lankidetzaren eta enpresen arteko lankidetzaren beharraz mintzatu zen, bai eta nekazaritza sektorearen balioa aitortzeaz, lurralde kohesioaz eta industria ahalmena mantentzeaz eta hobetzeaz ere. Horrez gain, Arabako kultura industriak jasangarritasun eredu gisa sustatzeaz hitz egin zen, ekintzailetza sareak sortzeaz, talentua bertan atxikitzeaz eta bertara erakartzeaz, lanbide heziketaz eta enpresen, unibertsitateen eta prestakuntza zentroen arteko lankidetzaren alde egiteaz. Eta, batez ere, eremu eta jakintzagai guztietako berrikuntzaz eta berrikuntza gehiago izateaz mintzatu zen, jakinarazi du.
Jarraian, Arabako diputatu nagusiak adierazi du ekipo teknikoek informazio guztia prozesatzen lan egiten jarraitzen dutela. Urtarrilaren 21eko topaketaren ostean ekarpenak biltzen eta horien analisiak egiten jarraituko da, Agora abiatu berri den prozesua baita, argi utzi du.
Eman beharreko hurrengo urratsei dagokienez, Ramiro Gonzálezek adierazi du lanerako arlo zehatzagoak identifikatuko direla eta beste topaketa batzuk egingo direla, arlo horietan ardaztuagoak, lankidetzarako ekimen zehatzetan lan egiten jarraitzeko. Martxoan, apirilean eta maiatzean izango dira. Eta hurrengo beste fase batean ekimen horiek ezagutuko dira eta horiek nola abian jarri landuko da.
Horrela, bada, AGORArekin dinamika bat hasi dugu, hasi besterik egin ez den berrikuntza espiral bat. Pizgarriekin hasiko gara eta gero elkarrizketarekin. Orain gogoeta, ekintza, ezagutza eta, azkenik, zabalkundea etorriko dira. Espiral baten moduan, hazi eta, aurrera egin ahala, forma eta abiada hartzen dituen dinamika bat. Arabako gizarteak espiral horretan lagundu nahi duela erakutsi du. Eta Arabako Foru
Aldundiak lan egiten jarraituko du espiral horrek aurrera egin dezan", baieztatu du Ramiro Gonzálezek, ekimen horrek profil eraberritzaile nabarmena duen erakunde konpromiso bati erantzuten diola azpimarratuta. Aukera izan dugu denon artean bide bati ekiteko, eta, ziur nago, onuragarria izango dela Arabako gizarte osorako, gaineratu du.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Descubre la fruta con melatonina que te ayudará a dormir mejor
El Diario Vasco
Publicidad
Publicidad
Favoritos de los suscriptores
«Espero que los que hicieron desaparecer a 'Pertur' digan algún día dónde están sus restos»
Óscar Beltrán de Otálora
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.