Borrar
Ia 700 ume hartuko dute parte

Arabako Errioxako ikastola eta zenbait ikastetxe Vianara doaz Euskal Kultur Asteburua ospatzera

Apirilaren 11, 12 eta 13an ospatuko da asteburu honen zazpigarren edizioa

El Correo

Lunes, 7 de abril 2014, 18:53

Euskal Kultur Asteburua Ttiki-ttaka elkarteak hurrengo asteburuan antolatzen duen festa da. Guztira ia 700 ume bilduko dira Vianan jolasteko, tailerrak egiteko, dantzatzeko eta euskaraz egiteko.

Ttiki-ttaka Arabar Errioxako eta Nafarroako zenbait herritako (Biana, Aras, Mendabia) euskaldunon elkartea da, eta orain dela hogeita bi urte sortu zen euskararen egoeraren diagnosia eta hamar-hamabost urteko lanaren balorazioa egin nahian. Ondorioz, euskaraz aritzeko aukerak urriak zirela konturatu ziren etaTtiki-ttaka proiektua sortu zuten, zonalde honetan ere euskaraz aritu ahal izateko aukera eskaintzeko helburuarekin, alegia.

Hilean behin, gutxienez, biltzen dira eta umeentzat, asteburuetako jolas txokoak antolatzen dituzte, herrietako umeak elkartzeko ekintzak(15 herri pasa dira), gazteentzat zenbait ikastaro antolatu (txalaparta,...), aisialdiko begirale tituloa ateratzeko ikastaroak edota helduentzat, hitzaldiak, antzerkiak, tailerrak (sendabelarrak)...

Ekintza hauen barruan kokatzen da Euskal Kultur Asteburua (EKA) ere. Ttiki-ttakak antolatutako festa hau egun bakarrekoa zen lehen, baina bi eguneko egitaraua izan du azken sei urteotan. Orain arte bi eguneko formatoan Ekoran, Bastidan, Lantziegon, Biasterin, Lapueblan eta Oionen ospatu dugu, Arabako Errioxan, alegia, baina, aurten, Nafarroara doaz, Vianara, hain zuzen.

Ostiralean, apirilaren 11, Bastida, Lantziego, Eltziego, Lapuebla, Oiongo eta Viana ikastoletako 678 ume bilduko dira goizeko 10:30ean txirrin abestia kantatzeko. 11:15ean Kalejira Vianako erraldoiekin egongo da eta 11:30ean Bimbok eta Arluik eskainitako hamaiketakoa izango dugu. 13:30ean Bazkaria izango da eta 14:30ean jolasak eta tailerrak. Gauean afari bat egongo da Palacio de Pujadas hotelean eta ondoren, kontzertua Rutas tabernan Kometa taldearekin.

Larunbatean, festa arratsaldez izango da. 17:30ean Foru enparantzan askari herrikoi bat egongo da eta 18:00etan Gorriti eta bere animaliak.

Igandea, 11:15ean Artisautza azokaren inaugurazioa izango da.12:00etan tailerrak Coso enparantzan eta 12:30ean Erentzun dantza taldearen emanaldia.15:00etan bazkaria eta ondoren, Oiana Triki Sound Band taldearen emanaldia.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Arabako Errioxako ikastola eta zenbait ikastetxe Vianara doaz Euskal Kultur Asteburua ospatzera